Jauzi edukira

Components 

Kontact

Kontact-ek gure PIM aplikazio guztiak leiho bakarrean bateratzen ditu, zuri ahal den esperientziarik onena emateko eta zure produktibitatea areagotzeko. Kontact-ekin gure suite ahaltsuaren tresna guztiak leku bakarretik erabil ditzakezu. Jabedun web aplikazioetan ez bezala, zure pribatutasuna estimatzen dugu eta estandar irekiak onartzen ditugu, horregatik Kontact-ek zure datuen gaineko kontrol osoa ematen dizu. Hala nahi baduzu, zure datuetara lerroz kanpo ere sar zaitezke, noski. Irakurri gehiago

KMail

KMail azken belaunaldiko e-posta bezeroa bat da, GMail gisako erabilera zabaleko e-posta hornitzaileekin ongi bateratzen dena. Produktibitatea maximizatzeko tresna eta ezaugarri asko eskaintzen ditu, eta e-posta kontu handiekin lan egitea erraztu eta azkartzen du. KMail-ek e-posta protokolo ugari onartzen ditu - POP3, IMAP, Microsoft Exchange (EWS) eta gehiago.

KAddressBook

KAddressBook-ek zure kontaktuak erraz kudeatzeko aukera ematen dizu. Kontact-eko gainerako atalekin sakonki bateratuta egonik, e-posta bat bidaltzean edo bilera baterako gonbidapen bat sortzean zure kontaktuak erraz hautatzen uzten dizu. Irakurri gehiago

KOrganizer

KOrganizer Kontact-en gainerakoekin, batez ere KMail-ekin, ondo bateratzen den antolatzaile, ekitaldi eta egitekoen kudeatzaile ahaltsu eta ezaugarrietan aberats bat da. Irakurri gehiago

Akregator

Akregator RSS jario irakurle bat da. Zure gune gogokoetatik RSS jarioak zama-jaitsi ditzake eta artikuluak irakurtzeko aukera ematen dizu, lerroz kanpo zaudenean ere. Gainera bilaketa-funtzionaltasun aberatsak eta artxibatzeko ezaugarriak ditu.

Akonadi

Akonadi azpiegitura, Ghanako justiziaren orakulu jainkosagatik izendatua, aplikazioei erabiltzaileen informazio pertsonala gorde, indexatu eta berreskuratzeko datu-base zentralizatu bat eskaintzeko arduraduna da. Horrek barnean hartzen ditu e-postak, kontaktuak, egutegiak, ekitaldiak, egunkariak, alarmak, oharrak, etab. Irakurri gehiago