Akonadi
Akonadi azpiegitura, Ghanako justiziaren orakulu jainkosagatik izendatua, aplikazioei erabiltzaileen informazio pertsonala gorde, indexatu eta berreskuratzeko datu-base zentralizatu bat eskaintzeko arduraduna da. Horrek barnean hartzen ditu e-postak, kontaktuak, egutegiak, ekitaldiak, egunkariak, alarmak, oharrak, etab.
Ezaugarriak
- PIM datu cache komuna
- Motarekiko diseinu agnostikoa
- Hedagarritasuna
- Lerroz kanpoko sarbidea, aldaketak erregistratzea eta berregitea
- Gatazka generikoak antzematea eta ebaztea
- Baliabideak profilaren arabera taldeka daitezke
- Bereizita eskura daitezkeen atal anizkoitzez osatutako elementuak
- Zero-kopia berreskuratzeko aukera
- Aldibereko sarbideak, UI bezeroarekiko independentea den atzeko planoko jarduera ahalbidetzen du
- Posta, egutegia, helbide-liburua urruneko zerbitzariarekin sinkronizatzea
- Mahaigain semantikoaren azpiegiturari PIM datuak atzitzeko baimena ematen dio
- Artxibatzea
- Indexatzea
- Prozesutik kanpoko bilaketa
- Prozesu anitzeko diseinua
- Kraskadura isolatzea
- Elementu handiek ezin dute sistema osoa blokeatu
- IPC bidez estekatzeak osagai jabedunak erabiltzea ahalbidetzen du