KAddressBook

KAddressBook-ek zure sendiaren, lagunen eta beste kontaktuen xehetasun pertsonal guztiak gordetzen ditu. Zerbitzu aniztasun handia onartzen du, NextCloud, Kolab, Google Contacts, Microsoft Exchange (EWS) edo edozein CalDAV zerbitzari estandar barne.
Ezaugarriak
- Bilaketa ahaltsua. KAddressbook-ek iragazki konfiguragarriak eta bilaketa gaitasun ahaltsuak ditu.
- Bikoiztuak antzeman eta bateratzea. KAddressbook-ek sorburu anitzetako bikoiztutako kontaktuak aurki ditzake eta kontaktu barrean batera ditzake.
- Integrazioa. Kontact-eko beste osagaiekin integratzen da, adib. Urtebetetze oroigarriak KOrganizerrera esportatzeko.
- QR kodeak. - KAddressBook-ek kontaktu bakoitzaren QR kode bat azaldu dezake, hura zure telefonoarekin azkar eskaneatzeko edo norbaiti bidaltzeko.
- Estandarren euskarri ona. KAddressbook-ek helbide-liburu estandar ia guztiekin kontaktuak inportatu eta esportatu ditzake.
- LDAP integrazioa. LDAP zerbitzari anizkoitzetara konekta daiteke, ondoren, KMailekin e-postak konposatzeko kontaktuak automatikoki osatzeko erabil daitezkeelarik.