KMail
KMail Kontact, KDEren informazio pertsonaleko kudeatzaile bateratuaren e-posta osagaia da.
Segurua
- Lehenespen segurua. Ezaugarrien gainetik segurtasuna eta pribatutasuna lehenesten dituzten ezarpenak.
- Muturren artean zifratzea. OpenPGP eta S/MIME euskarria barnean eraikia du, eta ezarpen bat eta gako sorrerarako morroi batek erabiltzaileei horrekin lehen urratsak ematen laguntzen die.
- Garraioa zifratzea. SSL/TLS zifratutako komunikazioaren euskarria ere badago noski, baita GSSAPI (Kerberos) edo OAuth2 bezalako autentifikazio metodoak ere.
- HTML edukiaren isolamendu handia. HTML duten e-postak saihestu ezin badira, «KMail»ek ziurtatzen du kanpoko ezein erreferentzia ezingo dela hortik zehar ezkutatu, zure datuak ezkutuan jakinarazteko edo zure pribatutasuna arriskuan jartzeko. Horrez gainera, «KMail»eko «phishing»-babesek, e-posta horietako lotura susmagarrien berri ematen du.
- «Spam» babesa. Zure e-postaren zerbitzaria dagoeneko horretaz arduratzen ez bada, «KMail»ek «spam» aztertzaile ezagunak lokalki integratu ditzake, «SpamAssassin» edo «Bogofilter» esaterako.
Ahaltsua
- Lerroz-kanpo aritzeko gai. «KMail»ek sare-konektagarritasunik gabe jarduteko aukera ematen dizu, aukera gisa, zure e-posta osoa lokalki sinkronizatuz.
- Nortasun anizkoitzak. «KMail»ek nortasunak kontuekiko bereizten ditu, erakunde anitzetan ardura ezberdinak eramateko malgutasun handia emanez.
- Txantiloiak. Txantiloi eta testu-zati sistema malgu batek, zure e-postak idazteko, atalak automatizatzeko euskarria ematen dizu.
- Eleaniztuna. Barnean eraikitako edukia itzultzeko euskarriak, eta ortografia zuzentzeko paragrafokako hizkuntza antzemate automatikoak eduki eleaniztunarekin aritzeko sostengua ematen dizute.
- Konposatzaile emankorra. KMail-en e-posta konposatzaileak eraginkorragoa izateko laguntzaile txiki asko dakartza, ahaztutako eranskinei buruz abisua ematea, lerro barruko eranskinak konprimatzea edo erantsitako irudien neurria aldatzeagisakoak.
- Iragazte ahaltsua. E-postak baldintza ugariren arabera sailkatzea automatizatzeaz gain, KMail-en iragazte-sistema lan-fluxu arbitrarioak ezartzeko ere erabil daiteke, kanpoko aplikazioekin integratu baitaiteke.
- Bilatzea eta etiketatzea. Mezuetan banderak eta etiketak ipintzea sailkatzen eta informazioa berreskuratzen laguntzen du, baita bilaketa gaitasun lokal eta urruneko ahaltsuek ere.
- Posta-zerrenda kudeaketa. Mailman posta-zerrendak automatikoki antzeman daitezke eta posta-zerrendak kudeatzeko eragiketa arruntak KMail-en barrua zuzenean erabilgarri daude.
- Konfigurazio malgua. Konfigurazio aukera zenbatezinek KMail-en alderdi asko zure behar eta desira zehatzetan ezartzeko aukera ematen dizute.
Bateratua
- iTip Invitations. Meeting invitation emails are detected and offer in-place quick responses, and are of course fed into KOrganizer.
- Addressbook. Besides auto-completing address from KAddressBook, KMail also uses avatars and crypto preferences from there.
- Erreserba e-postak. KMail-ek hornitzaile jakin batzuen e-postetan hegaldi eta hotel erreserbak antzeman ditzake eta zure egutegian gehitzea eskaintzen du.
Estandarra betetzen duena
- IMAP, POP3 eta SMTP posta protokolo estandarrak onartzen ditu.
- «push» e-postaren euskarria du (IMAP IDLE).
- IMAP karpetetan bilatzeko euskarri osoa.
- Lerro barruko OpenPGP, PGP/MIME, eta S/MIME berezko euskarria.
- Zerbitzari aldean «Sieve» iragaztea onartzen du.