Kontact

Kontact KDEek sortutako informazio pertsonala kudeatzeko suite aberats bat da. Kontact-ek gure PIM aplikazio guztiak leiho bakarrean bateratzen ditu, zure e-posta, egutegi, albiste eta beste datuak are eraginkorrago kudeatu ahal izateko. Kontact-en osagai bakoitza aplikazio independente gisa ere exekutatu dezakezu.
Ezaugarritan aberatsa
Uste dugu softwarea zure lan egiteko moduetara egokitu beharko litzatekeela, zu haienetara egokitzera behartu beharrean. Kontact oso konfiguragarria eta neurrira egokigarria da, zuri ondo datorkizun moduan ezarri ahal izateko. Begiratu Kontact-en osagaien banakako orrialdeak, haietako bakoitzak eskain ditzakeen ezaugarrietako batzuen ikuspegi orokor bat lortzeko.
Malgua
Kontact-ek e-posta, egutegi eta helbide-liburu zerbitzu eta protokolo ugari onartzen ditu eta zerbitzu gehigarriak onartzeko erraz hedatu daiteke. Kontact-en sinkronizatzeko ez duzu zure e-posta hornitzailea aldatu behar edo zure egutegiak beste nonbaitera migratu behar. Seinalatu Kontact zure PIM datuak dauden zerbitzura eta Kontact-ek bistaratu eta sinkronizatuta mantenduko ditu.
Kontact-ek zure PIM datuak eta beste PIM suite batzuetako, Thunderbird eta Evolution esaterako, ezarpenak ere inporta ditzake.
Segurua
Kontact-ek zure pribatutasuna babesteko segurtasun estandar moderno guztiak onartzen ditu. Urruneko zerbitzariekiko komunikazio guztia era lehenetsian SSL/TLS enkriptatze estandarra erabiliz zifratzen da. Kontact-ek GPG eta S/MIME erabiliz e-postak sinatzeko eta zifratzeko barneratutako euskarria du, eta e-posten sinadurak automatikoki egiaztatu ditzake.
Kontact era lehenetsian zure pribatutasuna babesteko konfiguratuta dago, kanpoko edukia zamatzea, erantzun automatikoak eta iruzurgileek maiez erabiltzen dituzten beste trikimailu batzuk oztopatuz.
Bateratua
Kontact-en osagai guztiak elkarrekin ondo bateratuta daude. KOrganizer(r)ek bilera gonbidapenak bidal ditzake KMail-en konfiguratutako e-posta kontuen bidez. KMail-ek bilera gonbidapenak errendatuko ditu eta zure egutegietako ekitaldiekiko gatazkak erakutsiko dizkizu. KOrganizer(r)en Agenda ikuspegian zure egitekoak eta ohiko ekitaldiak nahas ditzakezu.
Askea eta sorburu irekikoa
Kontact askea eta doakoa da eta erabat kode irekikoa. Horrek esan nahi du sorburu kodea hor kanpoan, edonork ikusi, ikuskatu eta hobetzeko dagoela.
Gure irekitasunarekin eta erabiltzaileen pribatutasuna babesteko arretarekin harro gaude. Kontact-ek ez zaitu zelatatuko, ez du iragarkirik erakutsiko, ez ditu zure datu sentikorrak hodei jabedun batean gordeko edo haiek inorekin partekatutako. Xehetasun gehiagorako ikusi KDE Software Pribatutasun Gidalerroak.