
Engaia zaitez
Kontact-en sorburu-kodea hainbat osagaitan barreiatuta dago gordetegi askotan - berria bazara galtzea eta gainezka egitea erraza da. Kontact-en garapenean engaiatu nahi baduzu, irakurri orrialde honetatik estekatutako materialak eta jar zaitez gurekin harremanean - gure kode-oinarriaren inguruan zure bidea aurkitzen lagunduko dizugu.
Mesedez, hasteko, irakurri KDE PIM komunitatearen wikiko informazioak.
Hasiberrientzako lanak
Kontact hobetzen hasteko zeregin sinple batzuk bilatzen ari zara? Orduan, begiratu gure hasiberrientzako lanak. Nahiko sinpleak eta isolatuak diren eta kode-oinarriaren eta arkitekturaren sakoneko ulemena behar ez duten hainbat lan bildu ditugu - Kontact-en mundu ederrean sartzeko abiapuntu ezin hobea.
Zereginen batekin lanean hasi nahi bazenu, zuretzako esleitu ezazu, beste norbaiti esleituta ez badago, eta jakinarazi iezaguzu zereginaren azpiko iruzkinean.
Eraiki Kontact sorburuetatik
Kontact garapenarekin hasteko gida hau jarraitu. Informazio asko duten beste wiki-orrialde erabilgarri askotarako estekak ditu.
Badugu Docker ingurune bat ere, zure ekoizpen ezarpenetik modu seguruan isolatuta Kontact garatu eta probatu ahal izateko.
Jar zaitez harremanean!
Kontact garatzaileak Libera Chat-en #kontact eta #akonadi IRC kanaletan egon ohi dira. Garapenarekin lotutako eztabaida gehienak kde-pim posta-zerrendan izaten dira. Batu zaitez, agurtu, eta esan iezaguzu zertan lagundu nahiko zenukeen!Ez zara programatzailea?
Arazorik ez! Programatzeko lengoaiarik ezagutzen ez baduzu Kontact hobetzen lagunduko diguten beste zeregin asko daude!
- Akatsak sailkatzea — lagun iezaguzu ondo bete gabeko, bikoiztutako edo balio ez duten akats txostenak aurkitzen
- Lokalizazioa — lagundu Kontactzure hizkuntzara itzultzen
- Dokumentazioa — lagun iezaguzu erabiltzaileentzako dokumentazioa hobetzen, Kontact iritsi berrientzako lagunkoiagoa izan dakien
- Sustatzea — lagun iezaguzu Kontact lerroan eta lerroz kanpo sustatzen
- Wikia eguneratzen — lagundu wikiko informazioa eguneratzen, tutoretza berriak gehitzen... — besteei elkartzea errazteko!
- Beste ezer bururatu zaizu? Jar zaitez harremanean!