Jauzi edukira

Erabiltzaileentzat

Kontact erabiltzen hasiberria?

Kontact-ek ezaugarri eta aukera ugari eskaintzen ditu. Horiei buruz gehiago jakiteko, eskuliburuetako batzuk irakur ditzakezu:

Laguntza beharrean?

Begiratu Kontact eta PIM azpiforoa KDE Foroetan, agian norbaitek jada antzeko arazo bat ebatzi du. Eta hala ez bada, bertan lasai galdetu!

Libera Chat-en #kontact IRC kanalean ere galdetu dezakezu. E-posta bidezko komunikazioa nahiago baduzu, kdepim-users posta-zerrendan galdetu dezakezu.

Akats bat aurkitu duzula?

Softwarean akatsak gertatzen dira. Kontact(e)(a)n halakorik aurkituko bazenu, mesedez, haien berri eman ezazu gure Bugzillan. Mesedez, ez ezazu foroetan edo posta zerrendetan akatsen berri eman — Garatzaileek ez diete horrelako jakinarazpenei erreparatzen edo nahiko azkar ahaztuko zaizkie. Garatzaileek akatsa ikusi eta ahalik lasterren konponduko dutela ziurtatzeko, eman Bugzillan haren berri.

Ezaugarriren bat falta da?

Kontact funtzionaltasun askorekin dator, beti dago ordea beste bat edo birentzako lekua. Burutazio bat edo hobekuntza bat baduzu edo Kontact(e)an ezaugarriren baten falta sumatzen baduzu, idatz ezazu zure iradokizuna gure Bugzillan garatzaileek hura aurkitu eta gauza dezaten.